Arranoaren begiak (Wartina)

Loading

Arranoaren begiak (Wartina)

Aireak narama,
batetik bestera
hostoak bultzatuz,
goizeko dantzara
eguzkia zuzen zerura,
argia datorkit burura.

Errekan kantua
gau egun betiko
gu harekin jaio
bizi eta hilko
guztientzat da beharrezko
ta kantu hau ez itzaliko

Mendi tontorrean,
jarri naiz geldirik
inora begira
galdera hau eginik
kantua ura janari
ba ote da bizi hoberik.

Aireak narama….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*