Zergaitik ez-Gurekin / Izar iheskorra (ETZAKIT)

Loading

Zergaitik ez-Gurekin (ETZAKIT)

izar iheskorra (ETZAKIT)

ZERGAITIK EZ

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Sexua gozatzeko da (zergatik ez)
nahi duzunakin gustora (noski baietz)
lotu ahoa ahoan, ezpaina ezpain goxoan
ta mingaina mingainari (mugi hadi)
disfrutatzen da ugari!!

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Pentsamoldeak apurtu (ez beldurtu)
harrotasunez ikutu (ez beldurtu)
norekin berdin dio ta, nori behar dio inporta
hankartedun izatea (hain maitea)
ta maitatu hankartea!!

Neska mutil, neska neska (hau da festa)
mutil mutil, txarra ezta (txarra ezta)
Bizitzeko bizi gera, goazen denok gozatzera
ez da bakarra aukera (da galdera)
sexu baten arabera!!

GUREKIN

Jaia irria ta poza
badaukagu nola goza
tristuraz dugu hala ere
nahigabe, bihotza.

Herriko seme direnak
herritik urrun daudenak
nahi ditugu elkarrekin
gurekin, denak.

Zuk barrutik nik kanpotik tira
herria indartzen ari da
lehenballen ekarri behar dira
presoak, Euskadira.

Dispertsioa kastigu
gogorrak badakizkigu
zein diren eta nolatan
zeldatan, gatibu.

Aizu mutil, aizu neska
aldarrikatzeko presta
pare parean dago ta,
borroka ta festa.

Zuk barrutik nik kanpotik tira
herria indartzen ari da
henbaileben ekarri behar dira
presoak, Euskadira.

IZAR HESKORRA

Gauaren babesean
gaur goizean
lo goxoen ametsetan
nabil hizketan
nigan daukat laztana
zure xarma
sentipen polit guztiak
malkoz bustiak.

“Urrun zaude eta gertu”
sentitzen zaitut nik
lagun gaur gauak esana dit, zergaitik,
irrifar batekin, ez zaude nirekin
lasai maitia ulertu:
zergaitik nik ere
ezin dudan bizi zu gabe, xuabe,
zurekin baino zu gabe!!(zu gabe!)

Zure izar iheskorra
da hilezkorra
edozer dut desira
zuri begira
ni zugan ta zu nigan
nahiz dakidan
zarela hain besarkaezina
hain ahaztezina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*