Bortietako elhürra (Altzükütarrak)

Loading

Bortietako elhürra (Altzükütarrak)

Bortietako elhürra
osoki ari beita hurtzen,
Primaderako txoriak
hasiz geroztik han khantatzen.

Denbora ederrer bürüz
artzainak gira phartitzen,
Nur gure ardi saldueki
belhar phüntaren untsa txerkatzen.

Bortüko bidia beita,
bai segür! aski phenagarri,
Batx batxa juraiten gira,
oi denak, korajez betherik.

Zunbat ixtoria khuntatüz,
erriz batak bestiari.
Xahako bürü gorritik,
drago zunbait üsü thiratürik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*