Nafarroa berria (EHBildu)

Loading

Nafarroa berria (EHBildu)

Hizkuntzak ez al dira askeak?
Ez eta hitzak libreak?
Muga gabea ez al du behar
gizakiaren bideak?

Denon onura ez al du behar
helburu aginpideak?
Zuek lapurtu dizkiguzue
ametsak eta eskubideak…

Txanpon batzuen truke guztia
jarri al daiteke salgai?
inork agindu al diezaguke
zer ez eta zer bai?

Ez al gara gure erabakiak
erabakitzeko gai?
Gu zoriontsu izan gaitezen
ez al duzue nahi?

HAU DA HERRITARRON ORDUA
ALTXA NAFARROA BERRIA!!!

Lur zati bat margotu nahi dugu
hitzentzat, euskararentzat
Aitona-amona, guraso, ume
gazte ameslarientzat.

ikasle, etorkin, langile eta
esperantza galduentzat
lur anitz bat, lur goxo bat
nahi duenarentzat

HAU DA HERRITARRON ORDUA
HEMEN DA UDABERRIA
INDAR EGIN DEZAGUN INDAR
ALTXA NAFARROA BERRIA!!!

Un cambio para crecer, un pueblo por decidir
Un mundo para luchar, un lugar para convivir

Iritsi da garaia, kolpe bat emateko
bidean aurrera, batera, herri bat eraikitzeko
bidean aurrera, batera, irribarre egiteko

HAU DA HERRITARRON ORDUA
HEMEN DA UDABERRIA
INDAR EGIND EZAGUN INDAR
ALTXA NAFARROA BERRIA!!!

KREDITOAK:

Hitzak:
Julio Soto

Musika:
Fran Urias (Egilea – Autor)
Xabi Aldaz (Bateria)
Joseba San Sebastian (Baxua – Bajo)
Imanol Goikoetxea (Gitarrak – Guitarras)
Pello Reparaz (Haize konponketak eta tronboiak – Arreglos de vientos y trombón)
Ruben Anton (Tronpeta – Trompeta)

Ahotsak:
Estitxu Pinatxo
Jon Basaguren
Juantxo Skalari
Maider Ansa
Pello Reparaz
Petti
Sergio Iribarren “Kako”
Silvia Guillen
Zuriñe Hidalgo

Breaker:
Txino Dantzari

Grabaketak, nahasketak eta masterizazioa:
Javi San Martin (SonidoXXI)

Zuzendaritza, grabaketak eta edizioa:
Xabier Ayerra (Akari Films)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*