Etsia (Berri txarrak)

Loading

Etsia (Berri txarrak)

zer esan -nola esan- aro ilun honetaz

kartoiak, nekeak jada esan ez duenik
tunela nondik hasi
goilare kamuts hazi diren kantu hauekin

esana baitago, aldez edo moldez
otsoak dabiltzala artzai
putzutik salbatzeko bota zitzaiela soka
lepora lotu beharrean

nola azalera irten

esana baitago
altuegi doaz putreak
euren uso hegalak astinduaz
jauregiaren hormetan egiten duela talka
dena galdu duenaren oihuak

eta azalera irten
nola azalera irten

zer esan -nola esan- aro eder honetaz
sormenak, kemenak ezin esan dezakeenik
nola zauri etsaia
nola utzi etsia kantu hauekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*