Gabi de
la Maza

Gabi de la Maza (txantxangorria), Euskal Girotze Barnetegi bateko irakaslea izandakoa 2017 arte. 2005. urtetik nire lanerako ekoizten nituen mota honetako karaokeak, ikasleekin egonaldietan erabiltzeko. 2008an ikasle talde batek Youtubera igotzeko eskatu zidan, horrela nire lehenengo kanala sortu nuen. Gaur egun bi kanal ditut eta bien artean 4000 abesti baino gehiago karaokeatuta topa ditzakezue.

txostenak

2005ean ETBk Euskal kanturik onena programa estrenatu zuen, honen helburua Euskal Herriaren historiako abestien artean onena aukeratzea zen. Horretarako 66 kanta aukeratu zituen programak.

2006an programa amaitzean, eginiko bertsioekin CD batzuk argitaratu zituzten. Bertsio hauek ondo egon arren, nire buruari zera galdetu nion: Zergatik sailkapen hori ez egin originalekin. Eta horretara ekin nion nik,erronka bat jarriz: Zenbat abesti “mp3” formatuan sartuko dira CD batean?

Horrela, nire ustetan urte horretan 176 euskal kantu onenen zerrenda sailkatu nuen.

Hemen duzue nire abesti txostena kitarra akordeekin. 2008an hasi nintzen kitarrarekin, eta ikasteko egiten nituen abestiek txosten hau bete egin dute. Akatsak ikustekotan edo abesti gehiago baldin baduzue, bidal eustazue honi eransteko.

Scroll to Top