Oskorri

Euskal Herriko folk talderik beterano eta emankorrena da Oskorri. Musikari iaioen harrobi eta musikalitate soiletik harantzago doan herri musikaren erakuslerik nabarmenena. Antzerkia, zinema, haurrentzako ikuskizunak eta beste landu ditu, betiere ikuspegi musikal aberats eta trinkoz. Ikerkuntza eta sorkuntza uztartuta, euskal herri musikaren ikuspegi zabal eta aberatsena erakutsi dute 30 diskotan baino gehiagotan. Natxo de Felipe, Bixente Martinez eta Antton Latxa inguratuz hamaika musikari bikain aritu dira.

Informazioa: Badok

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top