INGOT
Ingot 2017 urtean sorturiko euskal musika taldea da. Taldekide ezagunena Itziar Ituño aktorea da[1]. Estilo aldetik rockanrol taldea da eta bizkaieraz abesten dute.
Banda konprometitua da Ingot, Euskal Herriarekin, feminismoarekin, ekologiarekin eta indigenismoarekin, besteak beste. Mediterraneoko uretan errefuxiatuen alde diharduen Aita Mari ontziaren alde, esate baterako, abestia osatu zuten 2020an. Euskal Herritik kanpo saio andana eginda daude, Italian, Brasilen edo Perun, esaterako.[2]
Taldekideak
Itziar Ituño: ahotsa
Juan Pedro Salvador: gitarra
Roberto Figuero: baxua
Joseba Serna: bateria
Roberto Awanari: teklatuak