Iker Lauroba


Iker Lauroba Alonso (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 12a) abeslaria, gitarra jotzailea, ukelele jotzailea eta piano jotzailea da,[1] Lauroba musika taldearen sortzailea. Bakarlari gisa ere lau disko atera ditu.
Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten.[2]
2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, Zeru tolesgarria izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan.[3] 2017an bigarren diskoa kaleratu du, Nire gotorlekutik izenekoa.
2017an Izaro Andresekin batera haren Hankapuntetan I EP-a kaleratu zuen eta 2018an ateratako Eason diskoan ere mallabitarraren musikaria izan zen.
2018an bere hirugarren diskoa atera zuen, Udazkena izenekoa. Horrek eman zion hasiera aurrerantzean etorriko ziren diskoei, urtaro bildumari hain zuzen ere.
2019an urtaroekin jarraituz, Negua diskoa kaleratu zuen.
2020an Izarorekin Limones en invierno diskoaren aurkezpen bira egin zuen.
2023an Izarorekin Cero de enero diskoaren aurkezpen bira egin zuen.
Bakarlaritzat, urtaro bakoitzari disko bat egin dio: Negua, Udaberria, Udazkena eta Uda.
