Etxamendi eta Larralde

Etxamendi eta Larralde Ipar Euskal Herriko kantatzeko era tradizionala eta engaiamendu politikoa arrakasta handiz uztartu zituzten Eñaut Etxamendik eta Eñaut Larraldek. 70eko hamarkadan euskal musikaren erreferente nagusietakoa izan zen bikotea, eta, besteak beste, Carrero Blancoren heriotzaren inguruan egindako “Yup, la, la!” abestia garaiko himnoetako bat izan zen. A capella abesten zuten, eta Euskal Herriaren egoera politikoa zen nagusi haien abestien hitzetan.