Asgarth

Euskarazko heavy metalaren bigarren loraldian, Asgarth taldeak lortu zuen arrakasta handiena. Susperraldi horretan, Añorgako (Donostia) boskotea, Euskadi Gazteko maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi, eta 90eko hamarkada amaierako metalzale askoren erreferente bihurtu zen. Jainkoen egoitza (1999) lehenengo diskoarekin, kontzertu asko emateko aukera izan zuten, eta bigarren lanak, Etorkizunaren sustraia (2001), sendotu egin zuen taldearen entzule kopurua. Baina denborarekin eta moden joan-etorriekin gertatu ohi den bezala, Asgarth-en sugarra itzaltzen joan zen. Harrera ezberdina izan zuten beste bi disko kaleratu ondoren –III (2002) eta …Garrasia (2005)-, banatzea erabaki zuten.

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top