Alarma morea
Alarma Morea emakumeez osatutako euskarazko runba taldea da, 2019an hasi zuen bere ibilbidea Zumarragan (Gipuzkoa). Ahotsak (Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpek), kitarrak (Ainhoa Plagaro), dantzak eta perkusioak (Amets Albisu), kajoiak eta beste perkusio batzuk (Uxue Plagaro) eta baxuak (Nuria Cullak) osatzen dute taldea. Estilo nagusia runba flamenkoa den arren beste hainbat estilo musikalek ere baldintzatzen dute taldearen nortasuna fusio alternatiboari hegoak emanez.
Emakumearen borroka eta ahalduntzea da taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat. Musikaren munduan eta gizartean ematen den genero zapalkuntzari aurre egiteko, musikaren bitartez, letrak eta melodiak erabiltzen dituzte konzientziak landu eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin.
Ezinbesteko bigarren zutabea, euskararena da. Euskaraz sortu, euskara erabili eta hau zabaltzea da taldearen beste xedeetako bat. Sustraiek eta musika estilo berak egiten dute nahasketa berezi eta apartekoa izatea.