Alaitz eta Maider

Alaitz Telletxeak eta Maider Zabalegik osaturiko bikotea plazarik plaza ibili zen 90eko hamarkadaren azken urteetan. Garai hartan, trikitixa osagarri nagusi zuten pop taldeek hartu zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Maixa ta IxiarGozategiEtzakit eta beste talde batzuekin batera, triki-pop delako joera gorpuztu zuten Alaitz eta Maiderrek. Haien zenbait kantu, “Txanpon baten truke” edota “Amets bat”, Euskal Herriko taberna eta plazetan gehien dantzatu direnetako batzuk izan dira.

   

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top