Zu
- Autorea(k): Deñe
“Zu” abestia Deñe lanean ari den azken lanaren lehen singlea da. “Zu” es el primer adelanto del nuevo trabajo de Deñe.
Spotify: https://open.spotify.com/artist/48Svb…
Instagram:
/ denemusic_
Bideoa eta edizioa: Markel Azpeitia
Grabazioa, nahasketa eta masteringa. Eñaut Gaztañaga
Musika eta hitzak: Deñe
LETRA:
Autoaren jarlekuan eserita noa
Eraiki dugun munduari begira
Buruan dabilkit gitarra baten melodia bat
Iparraldetik ekaitza dator eta
Nondik etorriko ote dira
Hodei gris horiek
Bake faltsuaren itzalak beterik erraiak
Bidegurutzean oihuka
Eta zu
Non zaude zu?
Nintzena hil da
Eta orain zer egingo dut?
Eta zu
Non zaude zu?
Euri tantek loratuko ote dute
Bizitza berri bat nonbaiten?
Azken agur bat edo gero arte bat eta banoa
Atzean utzi dut nere izana
Etorkizunak atondu didan lekura narama
Bake faltsuaren itzalak beterik erraiak
Bidegurutzean oihuka
Eta zu
Non zaude zu?
Nintzena hil da
Eta orain zer egingo dut?
Eta zu
Non zaude zu?
Euri tantek loratuko ote dute
Bizitza berri bat nonbaiten?
Zu eta ni noizbaiten
Zu eta ni nonbaiten
Bideoa eta edizioa: Markel Azpeitia
Grabazioa, nahasketa eta masteringa. Eñaut Gaztañaga
Musika eta hitzak: Deñe
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
https://txatxangorria.blogspot.com/2020/09/?m=0
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music