Zoroetxeko harresia
- Autorea(k): Gose
Ze ederra den Gesalibarra
oinez astiro paseatzeko,
eta agian. estutuz gero,
bizimoduaz gogoratzeko.
Zoroetxeko harresiaren
alde batean edo bestean
ibiltzen gara batzuk lanean
eta besteak nora ezean.
Bestaldekoek, hurbiltzeko eta
egin digute galdera itzela:
Zein da ba hemen zoroetxea
gurea ala zeuen aldea?
Nork daki, jaunok, eta andereok,
zein den benetan erotegia
hesiaz harunzkaldekoa ala
geure ustezko normaldegia?