Udazkena
- Autorea(k): Jare
Garraxitan itotzen naiz
Zure ahotsa entzutearen zain
Garai hartan iritsi zait
Horma huts hontan idazteko naiz gai.
Uneak gorde nituen udazkenean
Lehortzen ostoen artean…
Garaiak igaro diren arren
Besteak etortzeko dira
Zenbat aldatu zaren
Ze gazte biok ginen,
Baina begiek gauza bera esaten dihardute…
Eta zer moduz doakizu,
Amets guztiak lortu dituzu?
Nik beti lez, jarraitzen dut
Nagusi plantak egiten ditut….