Udatzen laztan (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Iratz Urkizu Gaztañazpi
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/7lo6l9sq1s4
Musika: Imanol Urkizu
Hitzak: Patziku Perurena
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Udatzen laztan liluragarri
eder zara ta dotore
ezpain gorrizta, begiak urdin
bekain berde edo more
eskuak leun, gorputza lirain
larrua gaztain kolore
haizearen eskola zaharrean
tornuz egindako lore.
Uda sargori, negua ilun
arrotz izanik hauzoak
haize gainean zoaz oinutsik
hostoak dira pausoak
poza lumatzen jostatzen dira
zure animan usoak
amodioa hegan zurtzituz
izuak eta lausoak.
Sagar gorriak aho eztian
mingain berdean mahatsa
umo usaien zinta horizta
gerri estuan ardatza
larru gorritan gorputza eta
haize zuritan adatsa
izar ixilek zu laztantzeko
erazten dute arratsa.
Gau beranduan amoranteak
liluraz zuri begira
bihotza dena odolustuaz
ilargiaren erdira
sentimenduak sutan dijoaz
desioaren mendira
zentzu galduak infinitoan
zoramen uholde dira