Txuri beltzean
- Autorea(k): Urtz
Irudiz, josi den gau honetan
galdu naiz, izara buztietan.
Urduri, izerditan blai
orduak aurrera doaz
Ihesi, egun sentiaren bila, noa
egun berri baten berora,
berotzear naiz baina.
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZATEN ARI DIREN, AMETSAK
KOLOREZTATU NAHIAN.
Umezurtz senti arazten nau, zirrara
adieraezin honek
erantzunik ezin dut eman,
jakinminak ito arren banoa
baina ezin ikusi,
nora zulo beltz batetik kanpora
erotzear nahiz baina…
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZATEN ARI DIREN, AMETSAK
KOLOREZTATU NAHIAN.
Ez ustean, arnas beharrak
zabaldu dizkit begiak
zoramena sortu dezan paretak
Etorkizuna amestuz
iraganaren zama, bidertzean galtzen.
eee oooo ooo
Noa, ilunpetik argira
noa, eskura dut geroa
ASPALDI HONTAN TXURI-BELTZEAN
IZAN DIRA BAINA,
AMETSAK KOLOREZTATU DITUT.