Txikia

Bideo hau ahotsik gabe: https://youtu.be/R_4c04V-jfo
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
baina biok daukate herri osoa
atzo ta gaur euren atzetik
Euskadirentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.
Harro hadi Kantauri itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak,
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten
arantzetan biak hil bait ziren.
Herriaren inka larrian
Zere lozorrotik esna
Zera, esna
Eta herioaren hurbilak asaldaturik
Kanposantuko hilak ere entzungo luketen deadarrez
Indarraren indarrez, oihu egin duzu, oihu
Hobeki esan, garrasi samin
Galtzear doan herria esna dedin
Zentzu berri, gogo gazte, aberri min
Oi, gaurko euskal gazteri berri
Herri zaharraren udaberri

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top