Ttipi Ttapa
- Autorea(k): Ume gaiztoak
Azkenean ostika
kataiak apurtuta
ikusi dezakegu berriz
Euskadi askatuta
Hainbeste sufrimendu
izan du amaiera
gudariak herrira datoz
garaipena ospatzera
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak kalera
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak etxera
Heriotzaren menpe
urte askotan zehar
odolezko errekak orain
ura bakarrik dakar
Mendirik mendi dabil
txalapartaren hotsa
taupadatu nahiean edo
herriaren bihotza
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak kalera
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak etxera
Txakurrak joan dira
zipaioak berdin
zapalkuntza gehiago hemen
gertatu ez dadin
Salduaren gainean
lehenengo aldia
eraiki behar dugulako
Euskal Herri berria
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak kalera
Ttipi ttapa ttipi ttapa
presoak etxeraaaa..
GORA EUSKADI ASKATUTA!