Teoria bat

@gorkaurbizumusika Bideo originala; https://youtu.be/32OnN08lH5g?si=EAeDHrcTpFM1bHlj
Alexander Cabeza Trigg izan da TEORIA BAT kantuari irudiak jartzeko ardura izan duen zinemagilea. Diskoa bere osotasunean kaleratua izan bada ere, hauxe har dezakegu Gorka Urbizuren bakarkako debutaren lehendabiziko single moduan.
Dokumentalista gaztea, bere 16mm kamera eskutan, Guissonako (Lleida) Teatre de Ca l’Eril antzokira gerturatu zen 2023ko udan, ‘Hasiera Bat’ diskoko grabaketa sesioak bertatik bertara ikusi eta filmatzeko. Material horrexekin ondu du pieza, hain zuzen ere, bertan bizitako giro berezia jaso eta Gorkaren alboan izan diren musikarien arteko konplizitatea islatzeko asmoz: Jordi Matas, Joan Pons, Ferran Palau eta Ildu.

Zain
zeren zain erabaki gabe
gai izan
beregain izaterik gabe

Irtenbide bat bada
ez da izango hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera
nire adiskide

Zain
eguzkiaren zain
eta izarak heze
ederrak dira kaleak
jendearen jantzitan

Irtenbide bat bada
izan daiteke hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera inola ere

Gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude

eta sinesmen horretan
ardazten da gure mundua
gure mundua

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top