Summer of `74
- Autorea(k): Ze esatek
Gogoratzen al duzu
udara ero hura?
hondarra gure oinetan
ekhia begietan
Gogoratzen dituzu
amaigabeko egunak?
munduaren jabeak
gauaren erreginak
ta zu nere egunsentia!
Gogoratzen al duzu
udara ero hura?
biluzik bainatu ginen
ilargi azpian
Gogoratzen dituzu
amaigabeko festak
bakarrik utzitako
lagunen etxeetan?
ez dut nahi hau amaitzea!
(Leloa)
Ooh! emaidazu eskua
ooh! udara hartan bezala
ooh! udazkena etortzean
ooh! biluzik aurki gaitzala
Gogoratzen al duzu
ezagutu ginenean?
begirada bakarra
gezi bat bularrean
berrogei urte ondoren
burua altzatzean
berriro aurkitzen zaitut
gau hartan bezala
Urteak zure alboan
segunduak dira, segunduak dira…
Errepide eder honen amaieran
orain gure negua iritsita
nahiz ta zaila den agur esatea
eramango zaitut nire azalean
betirako zaitut tatuatua
(Leloa)
Gogoratzen al duzu
ezagutu ginenean?
begirada bakarra
gezi bat bularrean
berrogei urte ondoren
burua altzatzean
berriro aurkitzen zaitut
gau hartan bezala