Skinhead (Arene 6)
Skinhead
- Autorea(k): Arene 6
(EUS) “SKINHEAD” laster argitaratuko den eta hainbat talderekin elkarlanean argitaratuko den “CHAOS IN ALGORTA” lan berriko aurrerapen abestia da. Iruñako Sound of Sirens Studioetan Julen Urzaizen eskutik grabatua, nahastua eta masterizatua. Irudiak Oihan Blasco eta Juanan “La Purezza del Quartiere”-ren eskutik, eta azken honek maketatua.
Kantauri itsasoaren ertzean
Herri txiki baten bihotzean
Umetatik ortzemuga zeharkatzera
Zuzenduaz etorkizuna
Uooooo! Uooooo!
Uoooooooouoooooooo!
Olatuen indarrak egin gintuen
Amildegi baten garaienean
Iparraldetik datorren ekaitza
Gure ondare iragangaitza
Uoooo Uooooo Zuen denbora bukatu egin da!
Uoooo Uooooo Bereizezinak hemen dira!
Hainbat urte pasa dira, bidea hasi genuenetik
Kaleak aldatu dira, jende asko joan zaigu jada
Hainbat urte pasa dira, bidea hasi genuenetik
Askok ulertzen ez duten arren, gure hautua SKINHEAD
Amaiera gabeko itsasoetan
Tinko jarraituz norabidea
Gogortu gintuen ipar haizeak
Jasaten ikasiz bizitzaren kolpeak
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music