SKAIKETAN

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Jaiki, begiak ireki, ez da salbuespena, biharra tiraka, nahi ez zenuen eskema.
Preso prebentiboen inpotentziaz itxoiten, ospatzeko zer edo zer, aitzakiak asmatzen.
Heldu duzu almohada, aski dela zin egiten, zinez amaren promesak ez zirela bete.
Fantasiazko istorioen amaiera aurreikusi duzu firmatzen lan kontratua
Energiaren haize orratzak eman ditzazke bueltak, hotza kendu dizun suak erre zaitzakeela.
bizi egarriz, non da ura? putzurik ez da agertzen zoritxarrez bizitza, doa geltoki forma hartzen.
Frustrazioen pasiloan gaude, koreografia zaharren menpe etengabe
badoaz beste behin burnizko milaka begi herdoiltzen
zin egidazu amaitu dela, baina bitartean prest da labekada
berri bat, begi bat zapalketen malkoak pozoi bihurtzen
Zein da festa honetan ausaz bildu den fauna?
penak, arazo ta neurak euforia bihurtzea
sexu langile horren zauriek eta mutiko baten ubeldurek
determinatu dituen sistemak itota
Ez dakigu nola elkartu isolatuta
dauden arima jipoituak galduta
nahiago zuten rave batean hegan egin
konformaturik zerua behin ukitzearekin

Scroll to Top