Oroimeneko portua

Ifar aldeko portu zaharra
ekar dezagun kantara:
kale bustien sentimendua,
edalontzien ikara.

Marinelen hitz arrotzak baina
ginebra onaren dirdira,
gau biluzia sartzen zitzaigun
begi zabalen ninira.

Gau erdiaren eremuetan
laban ahoak aidera:
izar isilen argi azpian
odol beroa lurrera.

Txanpon berriez erosi eta
amodioen jokora,
ohe estutan etzuten ginen
itsas lamien altzora.

Kanta lizunen alegrantzia,
akordeoien tristura:
ez gara egundo, ai, itzuliko
oroimeneko portura.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top