On egin

Euskara jalgi hadi mundu guztira
hitz zaharrak berri bilakatu dira.
Andoaindik plazara, kanpora, mundura
zauden tokira etorkizuna dugu ikastolari begira

Zure hitza, nire berba, solas zaparrada
ezagutzen ez dutenentzat hemen lekurik bada.
Urrun iritsiko da euskararen abiada
irri formako uhinak zabaltzen ari gara

Begirada berriekin ON egin
etorkizunari bidea ireki
eskuz esku sarea osatu
euskaraz munduratu
sortu, piztu, ON egin!

Euskaraz ON egin
hitza uhinez hedatu dadin
lekukoa urratsez urrats zaigu iritsi
Ausartu ON egin
Mugak gaindituz elkar eragin
hitzetatik ekintzetara
piztu, ON egin!

Begirada berriekin ON egin
etorkizunari bidea ireki
eskuz esku sarea osatu
euskaraz munduratu
sortu, piztu, ON egin!

Kilometroak 2012
euskararen printzak
egin du argi
Kilometroak, urriak 7
Andoainera
zatoz gurekin.

Begirada berriekin ON egin
etorkizunari bidea ireki
eskuz esku sarea osatu
euskaraz munduratu
sortu, …, ON egin!
eskuz esku sarea osatu
euskaraz munduratu
sortu, piztu,

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top