Mundua eder

Mundua eder (Mikel Urdangarin)

@mikel-urdangarin

Bideo originala https://youtu.be/IlpcFRTFq7c?si=a-s1YLMClOOm3Opm

Mikel Urdangarinek bere 20. diskoa argitaratu du 2024an, Mundua eder izenburu pean. 15. estudioko lana da.
10 abestiz osatuta dago, ia denak Mikel Urdangarinen letrak eta musika dituztela. Mundua eder eta Udako gau epela kantuen letren egilea: Kirmen Uribe. Zerua izar jario kantuaren letraren egilea: Harkaitz Cano.

✅ Hau da Mundua eder abestiaren bideoklipa eta hemen fitxa teknikoa:
Bideoaren egilea: Josu Venero
Argazkiak: Juan Carlos Rodriguez
Letraren egilea: Kirmen Uribe
Musikaren egilea: Mikel Urdangarin
Abesti honetan Izaro Andresek parte hartzen du

Eskerrak:
BilbaoTurismo
Hotel The Artist

✅ Mundua eder. 2024. Abestien zerrenda:
Gaur ez da nahiko
Euripean
Bart gauez
Mundua eder
Izurik ez gehiago
Ilunabarra
Zerua izar jario
Udako gau epela
Argira
Edertasuna

✅ Mundua eder abestiaren letra:
Mundua edertzen du bertsoak
mundua edertzen du naturak
mundua edertzen du arteak
mundua edertzen du lagunak
bai, lagunak edertzen du mundua

Mundua edertzen du gauak
mundua edertzen du ametsak
mundua edertzen du larruak
mundua edertzen du bihotzak
bai, bihotzak edertzen du mundua

mundua edertzen du justiziak
mundua edertzen du begiruneak
mundua edertzen du oroimenak
mundua edertzen du berdintasunak
Bai, berdintasunak edertzen du mundua

Mundua edertzen du irriak
mundua edertzen du biziak
mundua edertzen du herriak
mundua edrtzen du euskarak
bai, euskarak edertzen du mundua

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top