Mendekua

Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=jJ4JsyK8WwE

Hona hemen urtea amaitu baino lehen atera nahi dudan maketatxoko lehen abestia. Euskarazko eta gasteizko rapari buruz. Abestia Mendozaren etxean grabatua hala edo nola, ta bideoklipa ere berak grabatua. Letra: Gasteizko eskola berria herria eraikiz Rapa berriz estzenatokian du you like it? Nik bai baina oraidik begiratzen da arraro Ez al dago musikarik punk kalimotxerotik harago? Ska eskas horretaz nazkatuta nago Soilik dantzatzen da kontzertutan edanda bi trago Eszenak egiasan ematen dit loa, haztu idoloak Sustatu lurraldetasun geyago Ta zerbait berrin ari denari nire omenaldi Orri txuriak oraindik betetzen esaldiz Tira sorkuntza ta espresioa baloratuko balira Rapak eukiko luke bere lekua aspaldi Ze lira gabeko lirika Baina platerren azpitikan egiten jarrita Gaudenok gaude irrikitan Azaleratzeko gure kritikak Eta hortik sortu nuen nik nire Propedeutika Espresio eta hitzen borrokaren alde Abestiak prestatzen Mendozaren sukalden Ta horretan gabiltza gaur egun zenbait talde Hiphoparen mamĂșa gasteiz zeharkatzen, eh Mulder? Eta freestyleari emandako arratsaldetan Zenbat dudan ikasi kultura honetaz Zeinetan margolari, dantzari, ta MC dauden trintxeretan, Ea azaltzen den hori nire kantetan Eskerrak rapari osatzeagatik nire gaztaroa Egiaz izan da opari oso oparoa faro baten atzetik ibili naiz luzaroan Orain izan arte nire irudimenaren esklaboa Ze hau da mobida askea paperak betetzen dira pareten era berean Orriak dira txuriak, sanpleak ugariak Izan gaitezen sistemaren aurkako gerlariak Hau da rapak ekartzen duen mendekua Ta mapan izango du bere lekua Hau ez da aldapan gora, ez da sekretua Isilarazteko kapaz ez da ezta debekua Hau da rapak ekartzen duen mendekua Ta mapan izango du bere lekua Hau ez da aldapan gora, ez da sektretua Isilarazteko kapaz ezta ezta debekua Eskuak zeruraino igoarazten duten hitzak Lepoa mugiarazten duten erritmoak Itzali ezin litzakeen itzala eragiten duen lapitza Sistema erausteko asmoa duen seismoa Gogor egiteari deitzen zaio hardcore Posible da iruditzea zaborra Ez dugulako izan nahi azukre koxkor Ta ez dugulako bilatzen ikutzea tontorra Eta horra nire apostua etor hadi nire postura Estalaktitaz Beteta dago tinta tanta denengatik Aurpegia estali nahi dut zenbait arrazoigatik Baina hasteko ze inporta zaizu ze aurpegi dudan nik ez begiratu itxura, baloratu oinarria ze oinetako jantzi baino, noiz lotu lokarriak ea bilakatzen den hau kutsagarria euskaraz rapa entzutea beti da pozgarria Izatez Gasteizen badago rap gozagarria Izan gaitezen euskaraz egingo duten eztarriak auzoko kaletan entzuten den rap bakarra Ez izateko zaharra edo kanpotik ekarria Hau da rapak ekartzen duen mendekua Eta mapan izango du bere lekua Hau ez da aldapan gora, ez da sekretua Isilarazteko kapaz ez da ezta debekua Kontaktua: Twitter: @ziakhus_rap Instagram: Ziakhus E-mail: ziakhus@gmail.com

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top