Maria Solt

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/6ED8y3Cz970
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei-hamarna urtetan
hartü die amorio
Kastero jelostü gero
Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dia nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak
kontsolatü du elez
Emazte zaharrik oküpü
agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü.
Santu zahar bateganik
oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü,
hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta
tabarnan egoiten düzü
Kastero denegatik saintü
Maria Solt antzü zira zü.

Scroll to Top