Lore gorrien balada

Zelai ertzeko lore gorriak
neguak zapuztu ditu.
Neskatxaren ezpain eriak
zeiñek laztanduko ditu?
Gure herriko baratzak dira
lorerik gabe gelditu.

Udaberriko lili garbia,
gure lurrean eldua,
gaueko amets bat bezela
egunsentian galdua,
gizon dirudun baten etxean
ain gazterik usteldua.

Loreak zeiñek jarri zituen
elizako aldaretan,
nagusiak ekarritako
zillarrezko ontzietan?
Orain larrosik ez dut ikusten
Euskalerriko kaletan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top