Kupela
- Autorea(k): Epelde eta Larrañaga
Epelde eta Larrañagaren abesti ezaguna
Gertakizun polit bat
behin Asturiasen
ez dakit guziekin
gogorako naizen
lagun bat eta biok
andrekin hain zuzen
sagardotegi baten
afaria baitzen
numero dotoreak
ikusi ginuzen.
Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela.
Talde bat osatu zen
mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten
gurekin arratsa
tragotikan tragora
ze nolako martxa
sagardoan daukate
afizio latza
gehiegi eran genduen
hori zen akatsa.
Kupela, kupela…
Herrialde denetan
ohitura badira
esneakin juan ziren
sagardotegira
handikan basoka bana
ohituren neurrira
gero sagardoari
txotxetikan tira
barrez egon nintzaien
albotik begira.
Kupela, kupela…
Lehenen esne tragoa
ohitura bezala
esan nien ez al zen
edari makala
sagardoa hobeto
asentatzen zala
nahiz geroagoan
ez zen izan hala
hiru ordu baino lehen
egin zuen txahala.
Kupela, kupela…
Leku berrira zen ta
joan ginen pozak
festarako gera gu
mutil aproposak
geurea aitortzeko
zertan egon lotsak
sarri ireki ziren
ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen
hanketako hotzak.
Kupela, kupela…
Umorez jarri ginen
ondorenean zer
erderaz bertsoetan
lo que hace el beber
inguruko jendeak
barrez egin zun leher
erretiratu ginen
emazteei esker
txispatu ginen baina
ez zen pasa ezer.
Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela
kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
bete zaigu sabela.
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music