Keinu konplizeak
- Autorea(k): Trikidantz
Abestia: Keinu Konplizeak
Hitzak: Eneko Fernandez
Kolaborazioa: Iker Fernandez, Gaizka Otsoa eta Gaizka San Pedro
Soinua eta Produkzioa: Adrian Vallejo (Musiikki Estudioa)
Irudiak: Goio Barandalla
Bideoa: Alex Sanz
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Asteburua heldu ta
Ipuin berdinaren parte
Jendearen olatuan
Sentitzen nintzen Uharte
Ezezagunetatik at
Lagunetatik aparte
Betiko istorioa
Zu azaldu zinen arte
Nik ezin bixta baztertu
Ta zu begiratzen segi
Ola tontor ttikina ere
Bihur luteke sumendi
Lehen pausua ematean
Naiz iruditu zailegi
Hurbiltzea derrigorra
Ta ezezkoa zilegi
Abesti baten doinua
zerbeza baten aparra
azkartutako taupadak
Eta zure irrifarra
Gure Keinu konplizeak
Laztana laztan truke
Gauaren iluna zure
Begiek argitzen dute
Dantza dantzaz muxuz muxu
Joan ginen ezagutzen
Bihotza zabaldu ahala
gure gorputzak estutzen
Saiatua naizen arren
Hitz guttirekin laburtzen
Noizbait erranen dizuet
Nolatan non bukatu zen