Kaixo

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Edonor jaiotzerakoan
bizitza agurtzen besterik ez denean
etorkizunaren ikuspen erakusketa baten…
negarrez hasten da

Eta gurasoek pozik…
pozik oraindik…
eta umea negarrez…
negarrez uluaka…

Edonoren heriotzean
bizitza agurtzen besterik ez denean
egurrezko kutxa baten aldamenean
jendea negarrez hasten da

Eta senide guztiak triste…
denak oso triste daude…
eta umea negarrez…
negarrez uluaka….

Edonoren heriotzean
bizitza agurtzen besterik ez denean
egurrezko kutxa baten aldamenean
jendea negarrez hasten da…
eta senide guztiak triste….
denak oso triste daude
eta defuntua ixilik…
ixil ixilik dago

Bizitzaren txorakeriak
hasi ta bukatu negarrez
hauxe duk hauxe….

Scroll to Top