Iruñeko ferietan
- Autorea(k): Kapare taldea
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
IRUÑEKO FERIETAN
(J. Oxalde Etxezuri. Bidarrai)
1/Iruñeko ferietan
iragan Sanferminetan
ehun zaldi arribatu
Andaluziatik tropan
merkatu eder bat zautan,
zaudelarik bi lerrotan.
♪♪♪♪♪♪
2/Bat zen pikarta-xuria:
hartan bota dut begia.
Andaluz batek egin daut
bi untz-urreren galdia.
Eskain orduko erdia,
-Hartzak, hire duk zaldia.
♪♪♪♪♪♪
3/Han nintzen harrapatua,
aginduaz dolutua;
urruntzeko izan banu
hirur arditen lekua
gizonez inguratua,
iduri preso hartua.
♪♪♪♪♪♪
4/Zeruko Jainko Jaun ona
Zer ekarri nau ni hona?
Andaluz bat zazpi urtez
presondegian egona,
Laburzki mintzo zautana:
-Konda niri hitzemana.
♪♪♪♪♪♪
5/-Jauna, nahi dut pagatu,
bainan lehenik miatu.
-Zaldiaren miatzeko
denborarikan ez duzu,
lehenik soma kondazazu,
gero miaturen duzu.
♪♪♪♪♪♪
6/Iruñeko ferietan
iragan Sanferminetan.