Iharra
- Autorea(k): Telesforo Monzon
Josetxo ezpainak gorri
eta begiak urdin
Santa Barbara bezperan
hemeretzi urte egin
Zibilak ereman dute!
Ereman dute?
Ereman dute, eta jo dute!
Eta jo dute!
Xeatu dute deabruan griñakin!
Zergaitik ereman zuten
eta ilunpean sartu?
Herria maite bait zuen
hartan zuen bekatu
Josetxo ezpainak gorri
eta begiak urdin
Santa Barbara bezperan
hemeretzi urte egin.
Josetxo ez da bakarra
Badira zenbat holako
Bainan guk, beste guztiok
Egiten al dugu nahiko?
Mendian mendiko bordan
Mikel zaharra artzai
Atea zabalik dauka
iheslariaren zai
Zibilek ereman dute!
Ereman dute, eta jo dute!
Eta jo dute!
Xehatu dute deabruen griñakin!
Zergatik ereman zuten
eta hilunean sartu?
Atea zabalik zeukan
Hartan zeukan pekatu.
Mendien mendiko bordan
Mikel zaharra artzai.
Atea zabalik dauka
iheslariaren zai.
Mikel ez da bakarra
ba dira zenbat holako
Bainan guk, etxeko atea
Zabaltzen al dugu nahiko?
Lesakatik heldu dira
Serarat hiru mutil
Sasietan izkutatuz
bidezka bati jarrai
Zibilek tiro eman dute!
Tiro eman dute?
Tiro eman dute, eta jo dute!
Zauritu dute?
Bai! hila dute bere txispa zaharrekin!
Zergatik tiro eman zuten
eta lau bala sartu?
Zillarrezko errekaiño bat
Nahi bait zuen pasatu.
Lesakatik heldu dira, Sararat, hiru mutil
Sasietan izkutatuz
bidezka bati jarraiz.
Euskadi barneko muga
odola eta sua…
Belauniko entzun dezagun
Sasi horien mintzoa!
Euskadi barneko muga
odola eta sua…
Bihar ikusi nahi zaitut
Euskal Herri batua!
© Telesforo Monzon