Haizea harrien kontra

Musika: Olatz Salvador Letra: Oihana Arana Bateria: Ander Zulaika Baxua: Jagoba Salvador Kitarra: Mattin Saldias
Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Itziar Ituño berak kantatzen dute.
Itziar Ituñok ‘Haizea harrien kontra’ kantarekin egindako bideoklipa. Aktore euskalduna kanpalekuetan izan zen iaz, Fisaharan, nazioarteko zinema jaialdian, errefuxiatu gune batean egiten den jaialdi bakarrean, eta bidai horretako irudiekin osatu du bideoa.

’Saharari Kantari’ diskaren kantetako bat da ‘Haizea harrien kontra’. Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Itziar Ituñoren ahotsak entzun ditzakegu abesti eder honetan.

Haizea harrien kontra

Ez dut inoiz lorerik
jan, baina ahosabaian lurra
izan dut, batzutan.
Ez da hitzik ez duenik
amets handiaren gezurra
mingainaren puntan.

Denbora joan zaigu
iraganaren harrizko
bideei begira
Lorratzak horren malgu
harearen dantzakide gaizto
joan egin dira.

Hareak harria
harriak harea

Haizea harrien kontra
harea ez al da?
Iraganaren dantzaldi
gaiztoena bada,
gu ere hareazkoak
bilakatu gara.
Haizea harrien kontra…
iraultza da.

Bada lur bat harea
dakarrena esku ahurretara
bai, bada! Sahara.
Non bizitzaren alde
hartzen diren hiru te kikara
topa ba! Sahara.

Haizea harrien kontra…
iraultza da.

Musika: Olatz Salvador
Letra: Ohiana Arana
Ahotsak: Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Itziar Ituño
Bateria: Ander Zulaika
Baxua: Jagoba Salvador
Gitarra: Mattin Saldias
Grabaketa: Melodi. Iker Lauroba.
Nahasketa: Eñaut Gaztañaga, Gaztain Estudioak.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top