Gau urdinak

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/26awa9A3ONQ
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Une hau ta gero dator gauetan urdinena
Eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena
Bolbora usainak metaforarik banatzean
Gure errealitatea biluztean.
Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz
Ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin.
Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan
Ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan
Beranduegi da egi guztiak aitortzeko
Baina aukera bat dugu barre egiteko.
Gelditu denbora eta eramango zaitut
Kate guztien gainetik
Inoiz amestu bako lurretara
Zergaitiek garrantzirik ez dutenera
Izen bako izarretara
Argitu nahiez duten gauetara.
Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz…
Areak ta denborak bidea estali arren
Ziur aurkituko dugu geroa batera bagaude
Gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela
Berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen
Gelditu denbora…
Gau urdinetara(bis)

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top