Euskal Herria gure ama da
- Autorea(k): Pantxoa eta Peio
Lapurdi eta Bachenabarre,
Zibero eta Nabarra
Gipuzko herri eta Bizkaia
Zazpigarrena Alaba !
Guziek elgar atchik dezagun
Niholere ahal bada
Aiten kostumak segi ditzagun
Ukha ez dezagun Ama.
Eskual-herrian gaizki gabiltza
Zorigaitzez aspaldian;
Hantche kastillaz, hemen frantsesez
Ari gira solasean;
Denen ikhastia gizonak on du, dabilalarik munduan;
Bainan eskuara, ahantzi gabe,
Beira dezagun buruan.
Ala Frantzian nola EspaƱan,
Etsai batzu errabian,
Gure mintzaia galdu beharrez
Ari dirade lanean:
Ama utz-eta amaizuna har,
Gertha litake orduan !
Geldi gaitezen gu Amarekin:
Hoberik ez da munduan !
4.Aita eskuaraz mintzo da eta
Semean arrapostua:
Soy Vascongado, pero ahantzi
ttipitikan ikhasia !
Ez dea hori amarendako
Bihotz-erdira-garria ?
Berak mundurat eman ondoan
Semean arnegatzea