Euriak atertu du
- Autorea(k): Kasernarat
Euriak atertu du, euriak atertu du
nire sabaitik jausten, bere itzala aurkitu dut.
Desira agortu dut, desira agortu dut
kale iskin batean, barrenak hustu ditut.
Eta nire arropen barnean, hezur pila bat soinean
haragia agortu nuen, urrutiko etxe batean.
Elikatu naiz berriro, nire penak zugan itoz
etor zaitezke berriz nigana, ahaztuz galderak betiko.