Etxepare Linguae Vasconum Primitiae 1545

Zeren baskoak baitira abil animos eta jentil eta hetan izan baita eta baita szienzia
guzietan lettratu handirik miraz nago iauna nola batere ezten asaiatu bere lengoaje
propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta skributan imeitera zeren ladin
publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain. skribatzeko hon dela. Eta kausa
honegatik gelditzen da abataturik ezein reputazione bage eta berze nazione orok uste dute
ezin deusere skriba daiteiela lengoaje hartan nola berze orok baitute skribatzen berian.
Eta zeren orai zuk iauna noble eta naturazkoak bezala baituzu estimatzen goratzen
eta ohoratzen heuskara zuri neure iaun eta iabia bezala igorten darauritzut heuskarazko
kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren iauna haiek ikhusirik eta korrejiturik
plazer duzun bezala irudi bazautzu inprimi erazi dizazun eta zure eskutik orok dugun ioia
ederra Inprimiturik heuskara orano izan eztena eta zure hatse honetik dadin aitzinerat
augmenta kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek berzek bezala duten bere
lengoajian skribuz zerbait doktrina eta plazer harzeko solaz egiteko kantatzeko eta denbora
igaraiteko materia eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligato
giren guziak jeinkoari othoiz egitera dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian
parabizuia. Amen.

Scroll to Top