Erriola (kilometroak 2023)
- Autorea(k): Janus Lester
KANTUAREN EGILEAK:
Hitzak: Jon Maia Soria
Doinua: Janus Lester
Leloaren koreografia: Vanesa Castaño
Leloaren dantza moldaketa: Kukai Dantza
IRUDI HISTORIKOAk:
Miguel Ángel Quintana
“Haur espresio askearen esperimental eskola, 1971. Orereta Ikastola”
UTZITAKO BESTE IRUDIAK: Iñaki Nogueira
KAMERA ETA EDIZIOA: Arena Comunicacion
PARTE HARTZAILEAK:
.Jokin Pinatxo
.Kukai Dantza
.Orereta Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta aiton-amonak
@januslester @OreretaIkastola_Errenteria @EuskalHerrikoIkastolak @jonmaiasoria
Zabaldu duzu bidea
fabrika ta etxe artean
iturburua, ideiak
aro berrien atean.
Zure zurrunbiloetan
gazia eta gozoa
gogorarazi diguzu
hor dagoela itsasoa.
Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Ilargia da marea
mugi dezakeen bakarra
gu geu gara euskararen
ilargi bete bakarra.
Alde bat eta bestea
ezkerra eta eskubia
biak batera da euskara
ibaia eta zubia.
Behera gora, nola nora
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Euskara marean gora!
erriola!
kilometroz kilometro
itsasora! erriora!
Zure urezko besoak
besarkatzen du herria
plaza, kaleak, auzoak
zaharra eta berria.
Hortxe dago itsasoa
hurbila ala lausoa
hortxe dago itsasoa
euskaraz herri osoa!
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music