El Buey de la barranca
- Autorea(k): Joselu anayak
Larri zegon hats haundiko
Federiko mutil zaharra,
jauzi zion busturriko idi handia trokara,
erdaldun talde bat etorri zen hara
eta laguntza eskeini honela esanez.
Sacaremos a ese buey de la barranca,
de la barranca sacaremos a ese buey
Idi haundia trokaren sakonean,
zamararte zegoen lupetz artean,
kantu labur honek bazuen piztu.
Sacaremos a ese buey de la barranca,
de la barranca sacaremos a ese buey
Hartu zituzten egur eta palanka,
jaitsi ziren putzu hortara labanka,
dena zen esku,
adarra eta hanka,
eta lanean hasi ziren kantatuz.
Sacaremos a ese buey de la barranca,
de la barranca sacaremos a ese buey
Kanporatu zutenean idi zaharra,
harroputz agertu zitzien mutil zaharra,
erdaldunek bota zuten pikutara
eta berriro ere honela kantatu.
Meteremos a ese buey a la barranca,
a la barranca meteremos a ese buey