Demokraziaren seme alabak gara
- Autorea(k): Itziarren semeak
komisaldegiak, zerrenda beltzak
kolpez zikinduta, gela ilunak
estolderietan torturatuz,
eraiki dira
bertsio ofizialak diren
estatu ustelen oinarriak
gezurrez pozoindutako komunikabideetan
ez da lekurik guretzat, zapaldu guztientzako
kaioletan isildut, txoriak txori izan nahia
barnean sentitzen diren askatasun oihuak
demokraziaren seme alabak gara
giltzapean heziak
zuentzat, estatutoaren miseriak
baita lege guztiak
irria ahoan, irabaztera goaz
gelditu gabe
gure askatasunaren eguna helduko da