Châteauguayko bataila

VINT ANYS – Châteauguayko Bataila
Joseba Tapia – Soinu txikia, ahotsa
Iñaki Sastre – Pianoa
Nerea Erbiti – Perkusioa, ahotsa
Iker Uriarte – Jazpana
Iñigo Telletxea – Baxu elektrikoa
Jon Celestino – Tronpeta
Asier Ituarte – Tronboia
Ibon Irijoa – Saxoa
Leire Berasaluze – Ahotsa
Kristina Aranzabe – Ahotsa
Jonan Ordorika – Soinu teknikaria

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/

https://txatxangorria.blogspot.com/

https://www.youtube.com/@GabidelaMaza

https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak

Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Basque music

Châteauguayko bataila
Sinetsi ala ez sinets
Jaun andreok otoi entzun
Ni Châteauguayn izan nintzen
Bi mende direla egun

Asko hitz egin da naski
Bataila gogor honetaz
Nik erranen dut zehazki
Nola gertatu zen benaz

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Goizean geunden guztiak
Lezoietan satorturik
Sallaberry koronela
Aldiz harkaitzean zutik
Vermongo hegoaldetik
Tronpetak zuenean jo
Koronelak oihuka: “Su!
Erre dezagun
Louis Armstrong!”

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Bi tiro bota ondoren
Gelditzen ginen bakean
Normala zen bezala
Tratua behar zen egin
Orduan gazte xarman bat
Heldu zitzaigun Seven-up
Chevrolet eta ice-cream
Hitz gozotan eskaintzerat!

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Bazkalordua heltzean
Akabo zen gure gerra
Norbait igortzen genuen
Hot-dog eta likoreka.
Han ez zela falta ezer:
Patatekin hanburgerra!
Beharrik lagungarritzat
Bagenuen alka-seltzer…

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Eguerdi aldera ziren
Entzuten protesta-hotsak:
Gutiegi ginelako
Ez genuen ordezkorik.
Baina koronel airosak:
“Lanari gaitezela lot!”
Ta gure akuilatzeko
Oparitu zigun Charlot

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Dudamuda zen bataila
Koronelak txit abilki
General yankitarrari
Gutuna zion bidali
Esan zion “Behazak Bill
Debaldetan ari gaituk
Hemendik ehun urtera
Hire duk dena diru-truk!”

Châteauguayn zen erakarri
Etsai gaiztoa onera
Gora gure buruzagi
Sallaberry koronela

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top