Brodatzen ari nintzen

Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk
aire bat entzun nuen itxasoko aldetik
itxasoko aldetik, untzian kantaturik.

Jaun kapitaina amak igortzen nau zugana
jin zaiten afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta, zu sar zaite untzira
gurekin afaitera, hantxet deskansatzera
hantxe deskansatzera salaren ikustera.

Andre gazte xarmanta igaiten da untzira
han emaiten diote lo bellarra papora
eta untzi handian lo dago gaixo haurra.

Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna?
zalu itzul nezazu hartu nauzun lekura
hartu nauzun lekura, aita amen gortera.

Andre gazte xarmanta hori ezin egina
hiru ehun lekutan joanak gina aintzina
ene meneko zira orai duzu orena.

Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata
bihotzetik sartzen ta hila doa lurrera
aldiz haren arima hegaldaka zerura.

Hiru ehun lekutan dago itxas leihorra
oi ama anderea so egizu leihora
zure alaba gaixoa uhinak derabila.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top