Bortz iturri
- Autorea(k): Mixel Labegerie
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Bortz iturri baziren neure mendietan
bortz iturri kantari alai arroketan.
Edaten maite nuen heien ur hotzetan
hetarik baten kanta agortu da betan.
Bortz gorostiz egina zen neure oihana
nongo aire gaixtoak bota du gehiena?
Hil da neure zeruko izar eztiena
ta itzalak geroztik bete daut barrena.
Hil da uhain arina plaia bazterrean
hil da uso gaztea iratze gorrian
hil da neure umea bidegurutzean
bere primaderako lehen iguzkian.
Mundarraingo kaskoa arrokak inguru
mendirik ederrena dirudi gaztelu.
Bortz semen erdian nik banuen urgulu
zeruko Jainko Jauna, bortizki jo nauzu.