Babesa

LETRA Y MÚSICA POR Edu Zardoya
©️Zardoya Records, 2023

Bakardadea besarkatzean agertu zinen
Argitasunari itzalak lapurtzen
Beldurraren korapiloak askatzen
Bihotzakada bakoitzaren indarra dastatzen

Gaur ez du euririk egingo nire buruan, ekaitza badoa
Oroitzapenen bidean elkartuko gara,
Su motelaren sugarran berriz galduta
Dardarak non dira?
Ez dira nabari zure alboan
Ez ditut sentitu nahi urrun zaudela

Hegan egitera bultzatzen nauen arrazoia zara.
Soka apurtu da nire eskuetan, bi zatitan
dago lotzen gaituen babesa…

Isiltasunean barneko garraxiak berriz ere desagertu dira
Iluntasunaren lasaitasun eroa laztandu behar dut zurekin

Hodeien antzera noa haizeari jarraituz
Malkoak gordeta
Kezka ta oztopo guztien ihesean
gure izaera zeharkatu dugu arduraz gainezka
Amaierarik gabeko bidai luze hontan
Ez dirá inoiz bustiko zure begiak

Hegan egitera bultzatzen nauen arrazoia zara.
Soka apurtu da nire eskuetan, bi zatitan dago lotzen gaituen babesa…
Edu Zardoya

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top