Aupa Epifanio!
- Autorea(k): Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Amaia Agirre
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Zertan ari da aitona Epifanio
Afrikako haurrengan irriparrak sortzen.
Irriparrak sortzen? Nola?
Bizikleta zaharrak konpontzen!
Eman haizea gurpilari
ta arnasa etorkizunari
Irri sortzaile bolondresa
milaka umeren ametsa.
Aupa Epi haurren bidelagun
aupa Epi txapeldun
azokarako bidea hegan
egin dezagun
Aupa Epi haurren bidelagun
aupa Epi txapeldun
zugan zenbat elkartasun
eta zenbat maitasun
Aupa Epi haurren bidelagun
aupa Epi txapeldun
azokarako bidea hegan
egin dezagun
Aupa Epi haurren bidelagun
aupa Epi txapeldun
zugan zenbat elkartasun
eta zenbat maitasun
Ring-ring-ring-ring
pedalei gogor eragin
Gurpilen gainean
muxu truk lanean
irria sortu asmotan
umeen ahotan
itsasoaren bestaldean
umeak zure galdean
ezer ez duenari
bizikleta opari
Aupa Epi haurren bidelagun
aupa Epi txapeldun
azokarako bidea hegan
egin dezagun