Argizagi ederra
- Autorea(k): Oskorri
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Argizagi ederra
argi egidazu,
oraino bide luzean
joan beharra nauzu.
Gau hontan nahi nuke
maitea kausitu;
hots, haren bortaraino
argi egidazu.
Lotara ziradea,
lozale pollita?
Lotara ez bazira
so egidazu leihora
eta egiaz mintza,
ene izar ederra,
zure aita eta ama
diraden lotara.
Aitamak lo direla
ez duzu dudarik,
baina etxe-mutila
oraino ez dakit,
aita eta amentzat bezain
harentzat beldur naiz,
ene go/ardian dago
lo guti eginik.
Urrundanik heldu naiz.
Oi, bide luzea!
Labur iduriturik
luze den bidea.
Atorra bustia dut
oro errainetan,
idortu nahi nuke
zure bularretan.
Atorra busti hori
erantzi ezazu,
nire buhurdi azpian
idorra baduzu.
Maitea, lo ere egin
zuk plazer baduzu,
hemen, nire saihetsean,
tokia baduzu.
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music