Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025
Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025
- Autorea(k): Mikel Urdangarin
Araba Euskaraz´25 kanta eta bideoklipa; Arbasoen su Txikia (Etenik gabe) da abestia, eta Mikel Urdangarinek jarri dio musika eta Kirmen Uribek letra. Abestiaren grabazioan, bere taldeaz gain, hainbat artistaren laguntza izan du Urdangarinek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), eta Adriana Fernandez. Euskararen transmisioari, euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere.
Bideoklipa, berriz, Jon Santamariak egin du eta gure arbasoen sugarra piztuta mantenduta, eta jakintza horietan oinarrituta, esperientzia berriak eta abenturak bizitzera gonbidatu nahi izan du bideoklipaz gozatzen duen ikuslegoa.
ARBASOEN SU TXIKIA (Etenik gabe)
Pentsa, erromatarrek
Irulegiko herrixka hura
nola desegin zuten,
esklabo hartuz, etxeak errez.
Baina gutariko batek
euskaraz egiten
jarraitu zuen.
Arbasoen su txikia
eskutik eskura, igarotzen.
Pentsa, Lazarragaren poema eder
desagertuez, hainbat mendez.
Pentsa, Landucci haren hiztegirako
sei mila berbez.
Baina gutariko batek
euskaraz egiten
jarraitu zuen.
Aurrekoen su txikia
eskutik eskura igarotzen.
Gerran, fusilatu zuten Lauaxeta
Santa Isabelen.
Gure hizkuntza ezin zen
inon hitz egin, galarazi zen.
Baina gutariko batek
euskaraz egiten
jarraitu zuen.
Arbasoen su txikia
eskutik eskura igarotzen.
Ikastolak sortu ziren,
Araba euskaraz iratzarri zen.
Euskararen su txikiak
milaka ta milaka bihotz ditu berotzen,
etenik gabe.
FITXA TEKNIKOA
Kirmen Uribe: Hitzak.
Mikel Urdangarin: Musika eta ahotsa.
Koldo Uriarte: Sintetizadoreak, pianoa, testura elektronikoak.
Ander Hurtado de Saratxo: Bateria.
Rafa Rueda: Gitarra elektrikoa.
Ahots gonbidatuak: Iñigo Etxezarreta (ETS), Iñaki Ortiz de Villalva (Betagarri eta Modus Operandi), Jon Basaguren (Izaki Gardenak eta Pasadena), Libe Garcia de Cortazar (Izaki Gardenak eta Pasadena), Iratxe Aguilera (Kai Nakai), Adriana Fernandez.
Jon Santamaria: Bideokliparen egilea.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music